ARTEBIDE VI
2012ko maiatzan bukatu zen Artebide VI proiektua, Hondarribiko Udalaren laguntzarekin Lanbideko Euskadi 4000 programan oinarritzen zena. Parte hartu zuten bost pertsonek, hiri-gunean sormen artistikoa eta bizimodu osasuntsuen sustapena bateratzea zuten helburu. Horretarako, biztanleria guztiari zuzenduriko hainbat jarduera eta ekintza artistiko burutu ziren, aisialdi osasuntsua, drogen kontsumoari lotutako arriskuen murrizketa eta hiritarren parte-hartzea sustatzen saiatuz. Artebideko blogan ikus daitezke agindako sormen eta kirol ekintzak.
http://artebide.blogspot.com.es/
http://artebide.blogspot.com.es/